Patxi Ezkiaga

Patxi Ezkiaga Lasa (1943- 2018k). La Salleko anaia eta euskal idazlea, Legorretan jaio zen. Literatura ikasketak egin zituen Cambridgeko eta Oxfordeko unibertsitateetan. Geroago, Historiako lizentzia eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. Irakasle izan da urteetan Donostiako La Salle ikastetxean, eta lan handia egina du glotodidaktikaren arloan.

Literatura sari asko irabazia da: Felipe Arrese Beitia (1984), Irun Hiria (1985, 1986 eta 1999), Lizardi (1985 eta 1987), Azkue (1987), Kritikaren Saria (1988 eta 1997), Julene Azpeitia (1990), Jon Mirande (1991 eta 1995), Agustin Zubikarai (1998 eta 1999), besteak beste. Poesia landu du batez ere: Beldur naiz (1985); Aiodi herriko kantak (1986); Armaggedon (1986); Gernika (1987); Keiko eta beste udazkenak (1988); Komediaren Jainkoa (1993); Zauriaren salmoak (1997); Udazkenerako hamar kanta (1999).

Euskal Herriko Unibertsitateak Ezkiagaren obraren antologia bat argitaratu zuen 1994an, Haize hurbila izenburupean. Bestalde, hiru eleberri ere idatzi ditu: Charles Moulay (1990), Bi zisneen hegada (1992) eta Zure haragi bereko (1996). 2005ean, Pedro Berrondok 1976an ekindako On Kixote Mantxakoaren euskarazko itzulpenetik antologia bat prestatu eta euskara batura ekarri zuen Ezkiagak.

Mostrando todos los resultados 3

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.ACEPTAR

Aviso de cookies