Haizearen Parabolak
6,00 €
“Haizearen parabolak” lehenik eta behin parabolak dira, historia, gizon-emakume guztiona, gehienetan klandestinoa delako, edozein lekutan ezkuta daitekeelako, guk geuk jakin gabe ere. Eta haizearenak dira, hitzaren bitartez beste mundu batera eraman gaitzaketelako. Mundu horretan, jasan eta pairatu ordez, gauzak irudikatzeko aukera izango dugu; guk nahi bezala, dantzan jarriko ditugu protagonistak, guk nahi ditugun pertsonaiez beteko ditugu eguneroko planetak, itsasotik ibaira doazen ibaiez, txori berritsuz, bizitzara itzultzen diren hildakoez, beharbada ahanztura batengatik barkamena eskatzera. Beraz, liburu honek metamorfosi horien kontalari izan nahi du. Eta kontakizuna, gehienetan, baina ez beti, munduaren itsusitasun beldurgarria ahantzarazteko, bere monotoniari ihes egiteko egina izaten da. Haatik, noizbehinka, gure ustez baztertua geneuzkan munduetara eramaten gaitu. Orduan, ispilu bihurtzen da eta berehala ezagutzen dugu geure burua kontakizunean.
Agotado
Haizearen Parabolak
Autor | Patxi Ezkiaga |
---|---|
Portada | Ver portada |
Editorial | Arantzazu Edizio Frantziskotarrak |
Año | 2006 |
Idioma | Euskera |
Encuadernación | Rústica |
Nº de páginas | 100 |
ISBN | 9788472402157 |
Nº de Colección | Ostertza saila |
Información adicional
Peso | 0,112 kg |
---|---|
Dimensiones | 19,5 × 12,5 cm |
Idioma |