Descripción
Pobre baten jakinduria
Orain dela berrogeita hamar urte argitaratu zuen Eloi Leclerc frantziskotarrak lehen aldikoz “Pobre baten jakinduria” liburua (“La sagesse d’un pauvre”, 1955). Pobre hura San Frantzisko Asiskoa zen. Frantziskotar literaturan klasiko bihurtua da gerora liburu txiki hau.
Asisko Frantziskoren jarraitzaile izan ala ez, fededun izan ala ez, askok eta askok du irakurria, Asisko Pobrearen erakarpena zabala eta gau-gaurkoa den seinale.