Justizia eta Bakea
Poemak eta otoitzak. Bitoriano Gandiagaren hainbat poema

8,00 

Hona bildu ditugun «Justizia eta Bakea» gai aren inguruko otoitz eta poema gehienak ez dira sortu berriak; hainbat iturritatik ekarri ditugu. Arantzazuko Frantziskotar Probintziako Justizia eta Bakea Batzordeak eragin du liburuska honen argitalpena. Horrexegatik badu frantziskotar kutsu berezia; baina edonorentzat izan daitezke erakargarri eta baliagarriak otoitz-poemok.

Beste hainbat otoitz eta batez ere poema sakabanaturik aurkitu dugu, liburu nahiz aldizkaritan. Argitaratu gabekoren bat ere bada. Azkenik, bakeari buruz Bitoriano Gandiagak landu eta argitaratu gabe utzitako beste zenbait poema gaineratu dugu. Uste izatekoa da, bakea otoitz bihurtu, edo kantatu, edo gogoetatu nahi duen irakurle-erabiltzaileak material egokia aurkituko duela hemen

SKU: 9788472401846 Categorías: , , Etiquetas: , , , ,

Justizia eta Bakea Poemak eta otoitzak. Bitoriano Gandiagaren hainbat poema

Autores Bitoriano Gandiaga y Hainbat Egile
Portada Ver portada
Editorial Arantzazu Edizio Frantziskotarrak
Año 2003
Idioma Euskera
Encuadernación Rústica
Nº de páginas 90
ISBN 9788472401846
Nº de Colección Ostertza saila

Bitoriano Gandiaga

Bitoriano Gandiaga (1928-2001). Mendatan jaio zen, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an. Hamairu urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi zituen Humanitateak. Zarautzen zuen zuen nobizio-urtea (1947-1948). Erriberrin egin zituen Filosofiako ikasketak (1948-1951) eta Arantzazun Teologiakoak (1951-1955). Apaiztu ondoren, Arantzazun eman zuen bere bizitza osoa, fraide-gaien irakasle, idazle eta apaiz-lanetan. 1955-1990 urteetan seminarioko irakasle izan zen: mutikoei euskara eta esku-lanak irakatsiz, besteak beste. 2001eko urtarrilaren 21ean hil zen Arantzazun.

Gaztetatik hasi zen olerkiak idazten –1950ean argitaratu zuen aurrena, Erriberriko Filosofiako ikasleen Gure Izarra barne-aldizkarian–; ondorengo urteetan olerkiak idazteari eutsi zion, eta 1951tik aurrera aldizkaritan hasi zen argitaratzen (Aránzazu, Eusko-Gogoa, Olerti, etab.). Hainbat sari eta aipamen lortu zuen urte horietan olerki-lehiaketetan: Donostia (1951), Zarautz (1954) Arantzazu (1956), Euskaltzaindia (1959).

Ver todos los libros del autor

Información adicional

Peso 0,108 kg
Dimensiones 19,5 × 12,5 cm
Idioma

Poducto añadido a tu carrito0
Aún no agregaste productos.
Seguir viendo
0