Descripción
Igandetik Igandera
Liturgi lagungarriak. A Urtea
Honako materialok eskaintzen ditugu EFArantzazu argitaletxeak argitaratzen duen liburu honetan: Apaizaren oharpenak –agurra, sarrera eta beste oharpen batzuk: Eukaristi otoitza, Gure Aita, Hona hemen…–; Irakurgaien oharpenak; Jainko-herriaren otoitza –igande bakoitzaren beharretara egokitu beharrekoa hau ere (gertaerak, data bereziak, sarraskiak, ezbeharrak…)–; Homiliarako lagungarririk ez dugu eskaintzen, bakoitzak bere iturriak eduki ohi ditu-eta hori prestatzeko, eta aukera asko dago bazterretan. Hau guztia liturgiaren ardura daukanak aztertu eta ikusi behar du zer eta nola erabili.
Iñaki Beristain
Iñaki Beristain Uzkudun (1947-2017), Arantzazuko fraidea, Errezilen (Gipuzkoan) jaio zen 1947ko uztailean. Nobiziotza Zarautzen eginik, Oliten eta Arantzazun burutu zi-tuen Filosofia eta Teologia-ikasketak. 1964ean egin zuen Frantziskotarren Ordenan lehen profesa. 1971ean apaiz ordenatu zen. Harrezkero Arantzazun bizi da, Santutegiko pastoralgintzan eta ebanjelizazio-lanean sarturik. Liturgi arloari eta predikuari emana dago, batez ere. Lyonen Pierre Babin- ekin ikastaro berezia eginik, komunikabideekiko harremana ere lantzen du. ETBko EGI BIDEAN saioa berak zuzentzen du 1988 ezkero. Arantzazu aldizkariko zuzendaria izan zen 2001etik hil zen arte.
Ver todos los libros del autor