Descripción
Gabiria eta inguruko esaerak eta hitzak
Julian Alustiza Jauregi Aztiri (Etxetxo, Aztiria, 1913 Arantzazu, Oñati, 2005) fraideak urtetan bildutako esaera zaharrak, lokuzioak, esamoldeak eta hitzak bildu ditu Paulo Agirrebaltzategi editoreak.
108 orrialde ditu, eta bost ataletan bereizi du editoreak: esaerak, lihagintzako hiztegia, errota hiztegitxoa, hiztegi arrunta eta Dallo eta inguruko (Barrundia, Araba) hitzak eta izenak.
Liburuaren lehenengo atala da nagusia, eta 800 bat esaera edo sarrera jaso ditu Agirrebaltzategik, denak Alustizak bilduak.
«Horiek denak bere eskuz idatzitako fitxa txikietan zeuzkan Julianek jasota. Beste zenbait esaera ere aurkitu ditut haren artxiboko paperen artean. Badira bertso forma duten batzuk, eta esaera zahar deituko genituzkeen guxi batzuk. Guztira 1.000 esaera inguru dira liburu honetan bildutakoak», dio editoreak.
Paulo Agirrebaltzategi: Editorea
© Gabiriako Udala