Arantzazuko kondaira bertsotan
Mendebeteko (1846-1956) hamar bertso sorta

13,00

Arantzazuko Andre Mariaren irudiaren aurkikuntza eta ondorengo tradizio historikoa bertsotan kontatua eta kantatua biltzen du ADK liburu sailaren III tomo honek. Bertso-kopuru handiko hamar kondaira dira, beste hainbeste bertso-jartzailerenak: Aurrena 1834-1846koa, azkena 1956koa. Horien artean bereziki nabarmentzekoa da 1854ko Telleriarteko Plazaolaren“Gure Ama Birjina” sorta, 22 bertsokoa; herritar Arantzazu-zaleen artean oso zabaldua eta kantatua. Sortaren 20tik gorako aldaeren konparazio-azterketa zabala eskaintzen du.

Descripción

Arantzazuko kondaira bertsotan Mendebeteko (1846-1956) hamar bertso sorta

Autor Paulo Agirrebaltzategi
Portada Ver portada
Editorial Arantzazu Edizio Frantziskotarrak
Año 2019
Idioma Euskara
Encuadernación Rustika
Nº de páginas 194
ISBN 9788472403017
Nº de Colección ADK III

Paulo Agirrebaltzategi

Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria. Araotzen (Oñati - Gipuzkoa) jaioa, 1942an. Apaiz frantziskotarra da. Romako Antonianum-ean Teologian doktorea da. Deustuko Teologia Fakultatean irakasle izan zen. 1971etik, Jakin aldizkariko kide, eta lauzpabost urtetan Jakin Taldearen arduraduna izan zen. 1970eko hamarkadan, UZEIren fundatzaileetako bat izan zen eta erakunde horretako lehen presidentea. 1990eko hamarkadan EUSENOR egitasmo entziklopedista diseinatu zuen eta egitasmo horren zuzendari orokorra izan zen. EKBko (Euskal Kulturaren Batzarrea) presidentea ere izan zen. Lan handia egina du hiztegigintzaren esparruan, eta liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu hainbat kultur gairi buruzkoak. Ohorezko euskaltzain izendatua 2014ko maiatzaren 30ean.

Ver todos los libros del autor

Información adicional

Peso 0.340 kg
Dimensiones 17 × 24 cm

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.ACEPTAR

Aviso de cookies