“Arantzazu dut kantagai”  – ADK Bilduma (hamar liburuak)

90,00

Eskaintza berezia, bilduma osoa (hamar liburuak) erosiz

 

Arantzazu: bost mendetako poemagintza

Arantzazuko baladak eta kopla zaharrak

Arantzazuko kondaira bertsotan

Arantzazu bertso berritan

Arantzazuko olerkiak eta olerkariak

Arantzazuko kanta berriak

Arantzazu dut kantagai

Arantzazu cantado por los poetas

Ahoz aho

Arantzazuko artxiboko bertsopaperak

Descripción

“Arantzazu dut kantagai  – ADK Bilduma

Arantzazu: Natura – Kultura – Espiritualitatea
Andre Maria, Erromesak, Artea, Jendea, Historia, Izadia kantatu duten bost mendetako Balada, Olerki, Bertso eta Abesti-testuen bilduma

Arantzazuren poemak hamar tomotan
Bada Arantzazu Santutegiko artxiboan liburu edo koaderno bat, 200 orrialdekoa,  Jose Adrian Lizarraldek 1922an ireki zuena, Arantzazuri buruzko baladak, koplak, bertsopaperak eta bestelako kanta zaharrak bildu eta bertan kopiatuz joateko: herritarren ahotatik jasotako kantak bertan eskuz idatziz, nahiz aurkituriko bertsopaper inprimatuak eta antzekoak bertan itsatsiz. Koaderno-liburua beteaz joan ziren Lizarralde bera eta ondorengo fraideak, eta gaur egun antzinako aho-literatura “arantzazuarra” ezagutzeko iturri behinena dugu, Arantzazuko artxiboko altxor guztiz preziatua: Romances euskéricos de Aránzazuderitza. Horko kantaren batzuk XV. mendearen azken aldian eta XVI.aren lehen urteetan dute jatorria. Kanta horietatik hasi zen Arantzazuko “poema”, bost mendetan gorpuztuz joan dena, Salbatore Mitxelenaren Arantzazu Euskal Poemaliburuak erakusten digunez.

“Poemagintza” historiko hori osatuz joan diren literatur piezen (baladen, koplen, bertso-sorten, olerkien eta abesti-testuen) bilduma eta edizio kritikoa da ADK-Arantzazu Dut Kantagai liburu-saila: hamar tomotan sailkatu eta banatua; aldi berean, poemagintza horretan parte hartu duten kantari-idazle ugarien berri ematera dator.

Hamar liburuak
Bitoriano Gandiagaren olerkietako batetik dago hartuta liburu sail osoaren gain-titulua: “Arantzazu dut kantagai / bera dut bizitza…”. Liburu sailean bildutako balada, kopla, olerki, abesti-testu eta bertsoek Arantzazu dute kantagai: Arantzazuko kondaira, Andre Maria, erromesak eta jendea, bertako bizitza eta fraideak, Arantzazukolurra eta natura, Arantzazuko artea, etab. Ez da, beraz, “literatura arantzazuar” osoaren antologia, gai eta estilo guztietako obra eta idatziena; Arantzazun nahiz Arantzazuren ingurune sozial-literarioan sorturiko literatura deitzen dut hemen “literatura arantzazuarra”, edonolakoa eta edotarikoa. ADK saila, berriz, Arantzazu bera kantagaitzat hartu duen literatura poetikoaren bilduma da, bertsoak eta abesti testuak barne.
Mila bat literatur pieza daude denetara jasota hamar liburuotan. Eta 3.200 orrialde osatzen dituzte denen artean.

Edizio historiko-kritikoa
Liburuon bilduma ez da literatur testu soilen argitalpena; horien nolabaiteko edizio historiko-kritikoa eskaini nahi izan dut, pieza bakoitzaren datu bibliografikoez gain, hainbat argibide emanez, dagozkien sarreren eta denetariko oharren bidez.

"Arantzazu dut kantagai”  – ADK Bilduma (hamar liburuak)

AutorPaulo Agirrebaltzategi
PortadaVer portada
EditorialArantzazu Edizio Frantziskotarrak
Año2019
IdiomaEuskara
EncuadernaciónRustika

Paulo Agirrebaltzategi

Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria. Araotzen (Oñati - Gipuzkoa) jaioa, 1942an. Apaiz frantziskotarra da. Romako Antonianum-ean Teologian doktorea da. Deustuko Teologia Fakultatean irakasle izan zen. 1971etik, Jakin aldizkariko kide, eta lauzpabost urtetan Jakin Taldearen arduraduna izan zen.1970eko hamarkadan, UZEIren fundatzaileetako bat izan zen eta erakunde horretako lehen presidentea. 1990eko hamarkadan EUSENOR egitasmo entziklopedista diseinatu zuen eta egitasmo horren zuzendari orokorra izan zen. EKBko (Euskal Kulturaren Batzarrea) presidentea ere izan zen. Lan handia egina du hiztegigintzaren esparruan, eta liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu hainbat kultur gairi buruzkoak.Ohorezko euskaltzain izendatua 2014ko maiatzaren 30ean.

Ver todos los libros del autor

Información adicional

Peso5 kg

Arantzazu: bost mendetako poemagintza

Peso0.600 kg
Dimensiones17 × 24 cm
Idioma

Arantzazuko baladak eta kopla zaharrak

Peso0.442 kg
Dimensiones17 × 24 cm
Idioma

Arantzazuko kondaira bertsotan

Peso0.340 kg
Dimensiones17 × 24 cm

Arantzazu bertso berritan

Peso0.734 kg
Dimensiones17 × 24 cm

Arantzazuko olerkiak eta olerkariak

Peso0.540 kg
Dimensiones17 × 24 cm
Idioma

Arantzazuko kanta berriak

Peso0.532 kg
Dimensiones17 × 24 cm
Idioma

Arantzazu dut kantagai

Peso0.538 kg
Dimensiones17 × 24 cm

Arantzazu cantado por los poetas

Peso0.534 kg
Dimensiones17 × 24 cm

Ahoz aho

Peso0.324 kg
Dimensiones17 × 24 cm
Idioma

Arantzazuko artxiboko bertsopaperak

Peso0.800 kg
Dimensiones17 × 24 cm
Idioma

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.ACEPTAR

Aviso de cookies