Joxe Luis Zurutuza

ARANTZAZUKO AMAREN EGUTEGIA 2018

9,00

Espainiako gerra zibilaren ondoren sortu zen gaur hain ezaguna den Egutegi edo “takoa” esaten zaion hau. Garai zail hartan, euskarazko lehenengoetako argitalpena izan zen.Ordutik 72 urte igaro dira eta Arantzazuko Egutegiak tinko irauten du oraindik; harrapatuko ahal ditu hiruogeita hamabost urteak, bere diamantezko “ezteiak” ospatzeko zoria izan dezagun, beti ere zuen irakurleon laguntzarekin. Gai ugari ukitzen ditu bere orritxoetan: gai sozialak, historikoak (euskaldunonak batez ere), ekologikoak, osasunari buruzkoak, geure hizkuntza maiteari arnasa berria ematekoak, erlijio bizimoduari bide berriak zabaltzeko… umorezko irribarrea pizten duten izkirimiriak eskainiz.

Categoría:

Sinopsis de ARANTZAZUKO AMAREN EGUTEGIA 2018

Espainiako gerra zibilaren ondoren sortu zen gaur hain ezaguna den Egutegi edo “takoa” esaten zaion hau. Aita Garate azkoitiarraren eskuetatik atera zen 1947an, orduko ikasle filosofo eta teologo gazteek bultzatuta. Euskal jendeak gerra denboran eta ondoren Arantzazuren babesa bilatzen zuen, Elorriko Andre Mariaren mantupea. Eta helburu horrekin jaio zen gure Egutegia, euskaldunei arnasa hartzen laguntzeko. Garai zail hartan, euskarazko lehenengoetako argitalpena izan zen.
Ordutik 72 urte igaro dira eta Arantzazuko Egutegiak tinko irauten du oraindik; harrapatuko ahal ditu hiruogeita hamabost urteak, bere diamantezko “ezteiak” ospatzeko zoria izan dezagun, beti ere zuen irakurleon laguntzarekin.

Gai ugari ukitzen ditu bere orritxoetan: gai sozialak, historikoak (euskaldunonak batez ere), ekologikoak, osasunari buruzkoak, geure hizkuntza maiteari arnasa berria ematekoak, erlijio bizimoduari bide berriak zabaltzeko… umorezko irribarrea pizten duten izkirimiriak eskainiz.
Idazle mordoxkak hartzen du parte urteroko Egutegian, nahiko ezagunak bestalde: Pello Zabala, Iñaki Beristain, Felix Bilbao bizkaitar iaioa (“Ipuin barreka”), Joxe Mari Regillaga eta Joxe Luis Zurutuza (euskal itzultzaileen taldean ohorezko kide direnak), Paulo Agirrebaltzategi Euskaltzaindiaren ohorezko kide dena, Karmen Biain oñatiar idazle fina, Tomas Sarasola euskaran ondo trebetutako idazlea, Joxe Mari Berasategi zegamarra, euskara eta ingeles sailetan lizentziatua…
Espero izan daiteke Arantzazuko Egutegiak ondo eutsiko diola oraindik urteetan, herritar mailako euskara errezean jardunez. Saiatuko gara Arantzazuko euskal “sugartxo” hau behin eta berriz pizten, geure Arantzazuko Amaren ondran, nahiko larri bizi den euskara mintzatuaren laguntzan eta zuei, irakurle zintzooi zor dizuegun leialtasunean. Agur eta atsegin izan dakizuela goizeroko euskal gosaritxo hau.

ARANTZAZUKO AMAREN EGUTEGIA 2018

Autor Joxe Luis Zurutuza
Portada Ver portada
Editorial Arantzazu Edizio Frantziskotarrak
Año 2017
Idioma Euskera
Encuadernación Eguneroko orriak - Takoa
Nº de páginas 370
ISBN 9788472402409

Información adicional

Peso 0.246 kg
Dimensiones 3.5 x 8 x 11.3 cm

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Solo los usuarios registrados que hayan comprado este producto pueden hacer una valoración.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies