Ni … naiz. Bibliako profetak
Bibliako profetak: esangura duten bizitzak

19,50 

Bibliako profeten mezua geureganatzeko saiakera berritzailea. Fedean eta itxaropenean aurrera egiteko bidean, profeten beraien ahotsa bidelagun.

Jose Luis Elorza anaia frantziskotarrak oso pertsonaia bereziei buruz dihardu liburu honetan, Israelgo profetei buruz hain zuzen.
Banan-banan, aurpegia eta ahotsa jartzen die profetoi, eta hala, zuzenean mintzo zaizkigu, lehen pertsonan: jakin nahi duzue nolako bizitza izan dudan? Nola eta zergatik suertatu zitzaidan gozatzea, sufritzea, pentsatzea, hitz egitea, zalantza egitea, negar egitea, Jainkoaren aurrean kexatzea, nire onetik ateratzea, itxarotea? Nire bihotza irekiko dizuet, seguruenik horrek zuen bihotzean ere zerbait aurkiaraziko dizue. Hain dira antzekoan zuen garaiak eta nireak!
Beraien hitzek baino gehiago, beraien pertsonek eta beraien bizitzek hitz egiten digute. Barrua astintzen digute, piztu, zauritu eta sendatu, gure gezurrak eta idoloak salatu, bihotza bere konplexutasunean irakurtzen lagundu, itxaropenera gonbidatu… Beren garaia hizpide hartuta gure garaiari buruz hitz egingo digute: gure gizarte modernoaren lorpen, bidegabekeria eta kontraesanei buruz ari dira; gure Elizaren tentazio, huts eta baldarkeriei buruz dihardute; XX-XXI. mendeetako gizateriaren aurrerabide miresgarri bezain zentzugabeei buruz ari dira. Beren garaiaren lekuko egiten gaituzte profetok, eta horrenbestez, baita gure garaiaren lekuko ere. Horra liburu honen erabateko gaurkotasuna duen testigantzaren balio itzela.

SKU: 9788472403376 Categorías: , ,

Ni ... naiz Bibliako profetak: esangura duten bizitzak

Autor José Luis Elorza
Portada Ver portada
Editorial Arantzazu Edizio Frantziskotarrak
Año 2022
Idioma Euskera
Encuadernación Rústica
Nº de páginas 318
ISBN 9788472403376

José Luis Elorza

José Luis Elorza Ugarte (Oñati, Gipuzkoa, 1937), franciscano, realizó estudios de especialización bíblica en Friburgo de Suiza, Jerusalén y Roma. Profesor de Biblia en diversos centros, y en multitud de cursillos y talleres bíblicos, así como director de retiros espirituales desde la Palabra, cuenta con una larga experiencia en pastoral bíblica.

(Oñati, Gipuzkoa, 1937), frantziskotarra, Bibliako espezializazio-ikasketak egin zituen Suitzako Friburgon, Jerusalem eta Erroma. Bibliako irakaslea hainbat ikastetxetan, eta ikastaro eta lantegi bibliko ugari, eta erretiroen zuzendaria espiritualak hitzetik, esperientzia luzea du Bibliako pastorala.

Ver todos los libros del autor

Información adicional

Peso 0,400 kg
Dimensiones 21 × 13,5 cm
Idioma

Poducto añadido a tu carrito0
Aún no agregaste productos.
Seguir viendo
0