Asisko Frantzisko
Saiakera biografikoa

25,00

Asisko Frantzisko deritzan biografia hau jatorriz euskaraz eta hitz lauz idatzi den lehenengoa da, eta azken mendeko ikerlan ugariren berri ematen du.

Asisko Frantzisko (1181-1226) sinesmenetik mundura (ekologia), gizartera (lana, eskea, predikua), unibertsaltasunera (Islamaren bila) senidetasun sozial berdindura (“utopia” ebanjeliotarra) dei egin zuen, eta milaka lagun inguratu zitzaizkion erabateko “alternatiba” hura sustatzeko. Arrakasta eta porrota ezagutu zituen, poza (Anaia Eguzkiari kantika) eta sufrikarioa (gaixotasun kronikoak), herritarren iseka eta ondra (Asisen eta sorterrian), bakardadea eta arrakasta soziala… Guztiaren berri emanez, euskal irakurle arruntari begira dator batez ere liburua, eta jakite berrietarako bidea eskaintzen du puntuz puntu (bibliografia), irakurleak halakorik nahi badu ikasten jarraitu edo ezagutzak osa ditzan.

 «Euskal irakurle arruntari kultur informazio eguneratua emateko idatzi da liburua, asko baita azken mende-erdian ikertu eta argitu dena» (Joseba Intxausti)

Descripción

Asisko Frantzisko

Era honetara deskribatu du Intxaustik Asisko Frantzisko:

«Bat-bateko iraultzaile sozial zuzena izan gabe, hobekuntzarako deia egin zion garaiko gizarte italiarrari eta orduko Kristandade zerratuari; klase sozial guztiekin izan zuen harremanik, baina pobreen aldeko apustuari heldu zion osoro, pobreen artean pobreena izateko delibero eta praxiarekin. Erromako Elizarekin harreman onetan bizi zela ere, ez zen nahasi heretikoen aurkako jazarpen, gurutzada edo inkisiziotan. Sinestun fededuna izan zen goitik behera, herritar laiko ortodoxoa. Gizarteko ‘mundutik’ atera egin zen; baina berehala biziera berri batez baliaturik bertara itzultzeko. Natura eta sorkarien kantaria izan zen. Sumatzen zituen bikaintasun eta txikitasun guztien miresle eta maitalea».

Asisko Frantzisko Saiakera biografikoa

Autor Joseba Intxausti
Portada Ver portada
Editorial Arantzazu Edizio Frantziskotarrak
Año 2018
Idioma Euskera
Encuadernación Rústica con solapas
Nº de páginas 284
ISBN 9788472402973

Joseba Intxausti

Joseba Intxausti Rekondo, 1936ko uztailaren 29an jaio zen Seguran (Gipuzkoa), Espainiako gerra zibila piztu berritan. Hamabi urte zituenerako garbi zuen fraide izan nahi zuela eta, horretarako, Arantzazura joan nahi zuela. Frantziskotarren santutegiko seminario txikian hasi zituen, beraz, ikasketak, 1948an. Handik hiru urtera Forura jo zuen, Imanol Berriatua zuzendari zuen apaiz ikastetxera. Han beste hiru urte egin ondoren, Zarauzko nobizio etxean egin zuen urtebete. 1955ean iritsi zen Erriberriko seminario nagusira, filosofia ikasketak egitera. 1958an Arantzazura itzuli zen, teologia ikasketei ekitera. Jakin aldizkariaren zuzendaritza hartu zuen orduan. Euskaltzaindiak 1961ean izendatu zuen euskaltzain urgazle.

Teologia ikasketak burututa eta apaiz frantziskotar bihurturik, Foruko apaiz ikastegian irakasle aritu zen 1962tik 1964ra. Ondoren, Kataluniara jo zuen, Bartzelonako Unibertsitatean ikasketak osatzera: historia garaikide eta modernoko lizentziatura egin zuen. Historia irakasle egin zuen urtebete Bartzelonan, eta Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen 1970ean. 1969ko aldizkariak argitaratzeko debekuaren ostean bide berri bati ekin zion orduan Jakinek, Intxaustiren zuzendaritzapean: Joan Mari Torrealdai, Joxe Azurmendi, Paulo Agirrebaltzategi, Manolo Pagola eta horiek bezala atzerrian ziren beste hainbatekin lankidetzan, Jakinaldizkariaren ordez liburuak argitaratzen jarraitu zuten. 1972tik aurrera Tolosako frantziskotarren etxean bildu ziren Jakin Taldeko kideak. 1973-1974 urteetan Anaitasuna aldizkariaren zuzendaria ere izan zen Intxausti.

Frankismoaren bukaerak aukera berrien garaia ekarri zuen, eta Jakin Taldeak bide berriei ekin zien. Batetik, 1977an Jakin aldizkaria berriro argitaratzen hasi ziren, Joan Mari Torrealdairen zuzendaritzapean. Eta, bestetik, euskararen terminologia arazoari irtenbidea ematen hasteko garaia zela erabakita, UZEIren sorrera bultzatu zuen, Joseba Intxaustiren gidaritzapean. Hamar urte eskaini zizkion Intxaustik UZEIko lanari, lehenengo bost urteak zuzendari, eta ondorengoak langile.

Historialaritzaren ikuspuntutik ere hurbildu da kulturgintzaren alorrera: besteak beste, Euskal Herria lan entziklopedikoa zuzendu eta koordinatu zuen 1984-1985ean (Lan Kide Aurrezki Kutxa, bi liburuki), Ikastolen Artxibo Historikoaren proiektuaren zuzendari-sortzailea izan zen (Historia baten bila, 1990), eta euskararen historia sozialarekin zerikusia duten hainbat lanetan ere jardun zuen: Euskaltzaindiaren Euskararen Liburu Zuria-n parte hartu zuen, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Hitz eta Nafarroako Gobernuaren Euskara Denona erakusketen arduradun izan zen, eta Bidegileak bildumaren aurreneko zuzendaria ere bai, besteak beste. 1994tik, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioko idazkari da.

2004an, ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.

2018an, Jakin Taldearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Urrezko Domina jaso zuen.

Ver todos los libros del autor

Información adicional

Peso 1.22 kg
Dimensiones 21 × 26 cm
Idioma

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Asisko Frantzisko”

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.ACEPTAR

Aviso de cookies