Descripción
Joan XXIII.aren Kontzilioa Frantziskoren garairako
Gai berria dakarkigu Pello Zabalak bere liburu honetan, orain arte eskaini izan dizkigun liburuetatik ezberdina. Joan XXIII.ak deituriko Vatikanoko II. Kontzilioaren kronika modukoa da horaingo hau, Frantzisko Aita santu berriari nolabait eskainia. Kontzilioak onarturiko dokumentuen aurkezpen apartekoa egiten du, beraietako testu adierazgarrienak aukeratu eta eskainiz gainera. Berria egunkariko blogaria da Pello, eta 2012. urtean barna luzaroan gai monografikoa erabili zuen: Vatikanoko II. Kontzilioa, hura hasi zeneko 50. urte bete berria zela eta. Blog haien antologia dakarkigu, beraz, liburu honetan, denak txukun sailkatu eta ordenatuta, eta beraien arteko loturak landuta, gaien eta estiloaren aldetik.