Descripción
Gauean ibili naiz bila
Jacques Loew, Clermont-Ferrand-en jaioa, 1908, domingotar apaiz gazte, Marseilako portuan hasi zen zamaketari lanetan 1941ean, langileen bziera ezagutzeko modurik onena beraiekin lanean jardutea zelakoan. handik aurrera Frantziako “Apaiz obreroen mugimenduaren” aitzindari bihurtu zen. 1954an Vatikanoak mugimendua gerarazi zuenean, men egin zion erabakiari eta langileen arteko bere lanbidea utzi. baina hurrengo urtean “Mission Ouvrière Saints Pierre et Paul” elkartea sortu zuen, lagileen arteko apostolutza hurbilekoa bultzatzeko –1965ean ofizialki onartu zuen hori Elizak–. 1999an hil zen “Operaio di Dio” deitu izan dutena.”Dans la nuit j’ai cherché” (Gauen ibili naiz bila) bere helduaroan idatzi zuen (1969). Geroztik dozena erdi bat edizio behintzat egin dituzte jatorrizko hizkuntzan, frantsesez, eta beste hainbeste gaztelainaz ere.