Gabiria eta inguruko esaerak eta hitzak
Julian Alustiza aztiriarrak bilduak

5,00

Julian Alustiza Jauregi Aztiri (Etxetxo, Aztiria, 1913 Arantzazu, Oñati, 2005) fraideak urtetan bildutako esaera zaharrak, lokuzioak, esamoldeak eta hitzak bildu ditu Paulo Agirrebaltzategi editoreak.108 orrialde ditu, eta bost ataletan bereizi du editoreak: esaerak, lihagintzako hiztegia, errota hiztegitxoa, hiztegi arrunta eta Dallo eta inguruko (Barrundia, Araba) hitzak eta izenak.
Liburuaren lehenengo atala da nagusia, eta 800 bat esaera edo sarrera jaso ditu Agirrebaltzategik, denak Alustizak bilduak. «Horiek denak bere eskuz idatzitako fitxa txikietan zeuzkan Julianek jasota. Beste zenbait esaera ere aurkitu ditut haren artxiboko paperen artean. Badira bertso forma duten batzuk, eta esaera zahar deituko genituzkeen guxi batzuk. Guztira 1.000 esaera inguru dira liburu honetan bildutakoak», dio editoreak.

Agotado

SKU: 9788472402775 Categoría:

Descripción

Gabiria eta inguruko esaerak eta hitzak

Julian Alustiza Jauregi Aztiri (Etxetxo, Aztiria, 1913 Arantzazu, Oñati, 2005) fraideak urtetan bildutako esaera zaharrak, lokuzioak, esamoldeak eta hitzak bildu ditu Paulo Agirrebaltzategi editoreak.
108 orrialde ditu, eta bost ataletan bereizi du editoreak: esaerak, lihagintzako hiztegia, errota hiztegitxoa, hiztegi arrunta eta Dallo eta inguruko (Barrundia, Araba) hitzak eta izenak.
Liburuaren lehenengo atala da nagusia, eta 800 bat esaera edo sarrera jaso ditu Agirrebaltzategik, denak Alustizak bilduak.

«Horiek denak bere eskuz idatzitako fitxa txikietan zeuzkan Julianek jasota. Beste zenbait esaera ere aurkitu ditut haren artxiboko paperen artean. Badira bertso forma duten batzuk, eta esaera zahar deituko genituzkeen guxi batzuk. Guztira 1.000 esaera inguru dira liburu honetan bildutakoak», dio editoreak.

Paulo Agirrebaltzategi: Editorea
© Gabiriako Udala

Gabiria eta inguruko esaerak eta hitzak Julian Alustiza aztiriarrak bilduak

Autores Julian Alustiza (Aztiri) y Paulo Agirrebaltzategi
Portada Ver portada
Editorial Arantzazu Edizio Frantziskotarrak
Año 2016
Idioma Euskera
Encuadernación Rústica con solapas
Nº de páginas 106
ISBN 9788472402775

Julian Alustiza (Aztiri)

Julian Alustiza “Aztiri” (1913-2005). Euskal idazle, poeta eta sermolaria. Gabiri herriko Aztiri baserrian jaio zen, eta izen hori goitizentzat hartu zioten. Sermolaritzan dohain berezia zuen, erabiltzen zuen hizkuntza aberatsarengatik. Valladoliden apaiz frantziskotar ordenatu zen eta Tolosa eta Zarauzko komentuetako nagusia izan zen. Gaztelan, Erriberan, Arantzazun eta Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritan ibilitakoa. Azken 50 urteak Arantzazun eman zituen. Hainbat lan ere argitaratu zituen.

Ver todos los libros del autor

Paulo Agirrebaltzategi

Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria. Araotzen (Oñati - Gipuzkoa) jaioa, 1942an. Anai frantziskotarra da. Romako Antonianum-ean Teologian doktorea da. Deustuko Teologia Fakultatean irakasle izan zen. 1971etik, Jakin aldizkariko kide, eta lauzpabost urtetan Jakin Taldearen arduraduna izan zen. 1970eko hamarkadan, UZEIren fundatzaileetako bat izan zen eta erakunde horretako lehen presidentea. 1990eko hamarkadan EUSENOR egitasmo entziklopedista diseinatu zuen eta egitasmo horren zuzendari orokorra izan zen. EKBko (Euskal Kulturaren Batzarrea) presidentea ere izan zen. Lan handia egina du hiztegigintzaren esparruan, eta liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu hainbat kultur gairi buruzkoak. Ohorezko euskaltzain izendatua 2014ko maiatzaren 30ean.

Ver todos los libros del autor

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Gabiria eta inguruko esaerak eta hitzak”

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.ACEPTAR

Aviso de cookies