Euskararen berri onak... eta txarrak 20 urtetako idazlanak (1957-1977)
| Autor | Julian Alustiza (Aztiri) |
|---|---|
| Portada | Ver portada |
| Editorial | Arantzazu Edizio Frantziskotarrak |
| Año | 2007 |
| Idioma | Euskera |
| Encuadernación | Rústica |
| Nº de páginas | 251 |
| ISBN | 9788472402270 |
10,00 €
Julian Alustiza 2005ean hil zen. Hil osteko liburu honetan hark zenbait aldizkaritan argitaraturiko artikuluak bildu ditugu; horietako batzuk bakarrik: 50 innguru. Ia denak “Aránzazu” (gaurko “Arantzazu”) eta “Goiz-Argi” aldizkarietan argitaratuak, 1957-1977 bitarteko urteetan.Antzinakoenak orain dela 50 urtekoak dira, beraz. “aztiri” ezinez sinatu ohi zuten.Arantzazutik idazten du Aztirik aldizkari horien irakurleentzat. Kontuan izan behar da hori, hainbat testu hobeto ulertu ahal izateko. Nafarroaz eta Euskarari buruz ari dela ere, sarritan aipatuko ditu Arantzazu eta bertako erromesak eta fraideak.
Aldizkaritan argitaraturiko euskarazko artikuluak atal handitan sailkatzekotan, honako lau titulu hauetara bilduko genituzke: 1. Nafarroan barrena, 2. Euskararen alorrean, 3. Nekazaritza bizitzaren inguruan, 4. Arantzazu aldetik begira.
Liburu honetan bi ataletakoak jaso ditugu. Bitan banatuta egon arren, oso lotuta daude batekoak bestekoei: Nafarroako kontuekin ari delarik ere, hango euskararen berriak eta horren egoerari buruzko kezkak dira gai nagusietako bat; euskal bertsolaritzaz, literaturaz eta idatziez ari delarik, euskararen gorabeherak datozkio etengabe lumara. Euskararen hariak lotzen ditu, lotu ere, bi atalak. Horregatik eman diogu liburu honi titulu orokor hau.
| Autor | Julian Alustiza (Aztiri) |
|---|---|
| Portada | Ver portada |
| Editorial | Arantzazu Edizio Frantziskotarrak |
| Año | 2007 |
| Idioma | Euskera |
| Encuadernación | Rústica |
| Nº de páginas | 251 |
| ISBN | 9788472402270 |
Julian Alustiza “Aztiri” (1913-2005). Euskal idazle, poeta eta sermolaria. Gabiri herriko Aztiri baserrian jaio zen, eta izen hori goitizentzat hartu zioten. Sermolaritzan dohain berezia zuen, erabiltzen zuen hizkuntza aberatsarengatik. Valladoliden apaiz frantziskotar ordenatu zen eta Tolosa eta Zarauzko komentuetako nagusia izan zen. Gaztelan, Erriberan, Arantzazun eta Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritan ibilitakoa. Azken 50 urteak Arantzazun eman zituen. Hainbat lan ere argitaratu zituen.
| Peso | 0,258 kg |
|---|---|
| Dimensiones | 12,5 × 19,5 cm |