ELORRI

12,00 

Joxe Azurmendik bakandu eta sailkatu zituen Elorri osatzen duten Gandiagaren 80 poematxoak. Poema-liburuaren lehen edizioaren hitzaurrea aita Luis Villasantek idatzi zuen. Haren hitzetan, “Elorria zuhaitz kaxkarra da, bihurria, txalkorra, zarpaila, haitzartean sortzen dana, ezertarako balio ez duena; baina hala ere, udaberrian, lore txuri txatxarrez josia eta estalia agertzen da, elurrez betea bailitzan, begien pozgarri. Egileak elorria hartu digu, bada, giza-bizitzaren irudia bezala. Bai, giza-bizitza ere halakoxea omen da: txalkor, zarpail, arantzez josia, mina eta samina alde guztietatik dariola; hala ere, inoiz badaki lore txuri txatxarrak ematen”
Errealitatea esperantzaz blaitzen duen begirada Frantziskotarra. Horixe Elorri. Garen horretatik, eta garen horri uko egin gabe, gora begiratzen duen begirada. Gandiagak gutxik bezala daki izaki eta sorkari guztien ederra ikusten eta dastatzen eta Jainkoaren presentzia adoragarria nonahi nabaritzen. Horregatik Arantzazun dana da harkaitz, eta dana tenplu, gainontzeko guztia, horren guztiaren apaingarri baino ez. “Harrizkoa zara”!, kantatzen du Gandiagak.

SKU: 9788472400122 Categorías: , , Etiquetas: , ,

ELORRI

Autor Bitoriano Gandiaga
Portada Ver portada
Editorial Arantzazu Edizio Frantziskotarrak
Año 1989, 2ª ed.
Idioma Euskera
Encuadernación Rústica
Nº de páginas 272
ISBN 9788472400122
Prólogo de Juan Mari Lekuona
Ilustraciones de Jose Luis Iriondo

Bitoriano Gandiaga

Bitoriano Gandiaga (1928-2001). Mendatan jaio zen, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an. Hamairu urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi zituen Humanitateak. Zarautzen zuen zuen nobizio-urtea (1947-1948). Erriberrin egin zituen Filosofiako ikasketak (1948-1951) eta Arantzazun Teologiakoak (1951-1955). Apaiztu ondoren, Arantzazun eman zuen bere bizitza osoa, fraide-gaien irakasle, idazle eta apaiz-lanetan. 1955-1990 urteetan seminarioko irakasle izan zen: mutikoei euskara eta esku-lanak irakatsiz, besteak beste. 2001eko urtarrilaren 21ean hil zen Arantzazun.

Gaztetatik hasi zen olerkiak idazten –1950ean argitaratu zuen aurrena, Erriberriko Filosofiako ikasleen Gure Izarra barne-aldizkarian–; ondorengo urteetan olerkiak idazteari eutsi zion, eta 1951tik aurrera aldizkaritan hasi zen argitaratzen (Aránzazu, Eusko-Gogoa, Olerti, etab.). Hainbat sari eta aipamen lortu zuen urte horietan olerki-lehiaketetan: Donostia (1951), Zarautz (1954) Arantzazu (1956), Euskaltzaindia (1959).

Ver todos los libros del autor

Información adicional

Peso 0,5 kg
Dimensiones 22,5 × 15,5 cm
Poducto añadido a tu carrito0
Aún no agregaste productos.
Seguir viendo
0