Descripción
Julian Alustiza “Aztiri” (1913an jaioa) Arantzazuko frantziskotarra da. Sermolari ospetsua izana, kontalari aparta, idazle eta olerkaria da. Gainera Euskal Herriko ohitura tradizionalak biltzen eta jasotzen saiatu da bere bizitzako ibilaldietan, herri-literaturarekin eta hizkearekin batera. Horren fruitu ditu bi liburuok: Lihoaren penak eta nekeak (1981) eta Euskal baserriaren inguruan (1985).
Bizinahiaren Arnasa liburuaren parterik handiena Aztirik bere bizitzan zehar idatzitako olerkiek osatzen dute. Oroitzapen-liburua da funtsean hori; eta Euskal Herriko gorabera cultural, político eta social hainbaten testigua eskaintzen du bertan: Espainiako gerra zibilaren osteko euskal kultur ahalegina, Arantzazuko eliza berriaren eta artista protagonisten (batez ere Oteizaren inguruko) gorabeherak, eta beste. Sarrera gisa, autorearen biografia laburra idatzi du Paulo Agirrebaltzategik. Eranskin moduan, Alustizak bildu eta kontaturiko hainbat ipuin eta istorio gaineratu ditu argitaratzaileak.