Asisko Frantziskoren eta lagunen Loretxoak

José Luis Zurutuza, Xabier Egaña

17,00 

«Loretxoak» literaturaren klasiko bat da. Edizio honek hainbat lagunen kolaborazioak du. Horrela, Bernardo Atxagaren hitzaurrea jasotzen du; sarrera Xabier Garridorena da. Bestalde, liburuak jasotzen duen elezahar bakoitzak Xabier Egañaren marrazki bat jasotzen du. Edizio erakargarria, arina. Irudiak sinpleak dira, baina oso adierazgarriak; azken finean, liburuaz Egañak duen interpretazioa agertzen dute marrazkie.

«Loretxoak» liburuak erronka garbia jotzen dio gaur egungo kontzientziari; titulutik bertatik hasita -benetan btxia- eta kontakizunen mamiarekin jarraituz, ez baita ikusten hor zen den historiazkoa eta zer alegiazko edo legendazkoa. «Espiritu» bat dago, ordea, Loretxoetan, bakarra, mugaezina, logikaren gainetik dagoena, apala, ausarta, argia, Ebanjelioko «Zorionbideen» berri duenak bakarrik ezagutzen duena.

Zer zuen Frantziskok bere inguruan esperientzi eta sinbolo-mundu hain ugaria iradokitzeko? Horrelako galderari erantzuna eman, irakurleak berak eman behar dio, liburuaren irakurketa burutu duena. Ez dakit horko pertsonaia eta mezuekin bat etortzetik izango duen. Baina ez dut zalantzarik liburuaz benetan limurtuta geratuko dela, zergatik den jakingo ez badu ere.

SKU: 9788472401952 Categoría: Etiquetas: ,

Asisko Frantziskoren eta lagunen Loretxoak

Autor José Luis Zurutuza, Xabier Egaña
Portada Ver portada
Editorial Arantzazu Edizio Frantziskotarrak
Año 2003
Idioma Euskera
Encuadernación Tapa dura con sobrecubierta
Nº de páginas 184
ISBN 9788472401952
Prólogo de Bernardo Atxaga
Ilustraciones de Xabier Egaña

Información adicional

Peso 0,9 kg
Dimensiones 24,5 × 22,5 cm
Poducto añadido a tu carrito0
Aún no agregaste productos.
Seguir viendo
0