Arantzazu berria bidean gora

Mariano Errasti

14,00 

“Fraide bat, adinekoa, kalekoz jantzia, bere eskumako eskuan makila duela eta txapela buruan, Arantzazura itzuli da, 50 urte baino gehiago Kariben bizi ondoren misiolari”.

Descripción

Arantzazu berria bidean gora

“Subida al Nuevo Arantzazu” Mariano Errastiren liburua euskarara itzulia. Argazkiz jantzita doa liburua eta koloretan argitaratua.
«Arantzazu berria»: Horrelaxe deitzen du autoreak azken berrogeita hamar urteotan eraiki eta zabalduriko Arantzazu fenomenoa: Basilika berriaren, arte modernoaren adierazpide garrantzizko eta artista ospetsuen bateragune bihurtu den horren eraikuntzatik hasita (1950-1956), azken aldiko obra arkitektoniko eta eskultorikoetaraino (Gandiaga Topagunea, Misterioa); eta horien inguruan bideratuta daude edo bideratzen ari diren proiektu berri eta berritzaileak: Baketik, Asis Topagunea, Arantzazu Kultur ekimenak (Gandiaga Topagunea), Naturgintza, Parketxea, Zidorzaletasuna, Artzain Eskola, etab.

Saiakera poetiko-literarioa da liburua, edota “ibilian ikusitakoen oharrak” generokoa, berak sarreran deitzen duen bezala; behinola Migel Unamunok edota Armando Palacio Valdés nobelistak idatzitakoen ildotik, Arantzazura egindako bisita kontatuz. Arantzazu kantatu duten euskal poeta eta idazle modernoen aipu ugari dakar gainera liburuak: B. Gandiaga, S. Mitxelena, G. Aresti, F. Juaristi, B. Atxaga, J. Azurmendi, J. Intxausti.

Bi atal ditu obrak, sarrerako ohar mamitsuen ondoren:

  • I. Iradokizun batzuk gorakoan
  • II. Arantzazu azken 50 urteotan

Itzulpena: Paulo Agirrebaltzategi

Arantzazu berria bidean gora

Autor Mariano Errasti
Portada Ver portada
Editorial Arantzazu Edizio Frantziskotarrak
Año 2008
Idioma Euskera
Encuadernación Tapa dura
Nº de páginas 168
ISBN 9788472402317

Información adicional

Peso 0,342 kg
Dimensiones 12,5 × 19 cm
Idioma

Poducto añadido a tu carrito0
Aún no agregaste productos.
Seguir viendo
0