Descripción
Arantzazu berria bidean gora
“Subida al Nuevo Arantzazu” Mariano Errastiren liburua euskarara itzulia. Argazkiz jantzita doa liburua eta koloretan argitaratua.
«Arantzazu berria»: Horrelaxe deitzen du autoreak azken berrogeita hamar urteotan eraiki eta zabalduriko Arantzazu fenomenoa: Basilika berriaren, arte modernoaren adierazpide garrantzizko eta artista ospetsuen bateragune bihurtu den horren eraikuntzatik hasita (1950-1956), azken aldiko obra arkitektoniko eta eskultorikoetaraino (Gandiaga Topagunea, Misterioa); eta horien inguruan bideratuta daude edo bideratzen ari diren proiektu berri eta berritzaileak: Baketik, Asis Topagunea, Arantzazu Kultur ekimenak (Gandiaga Topagunea), Naturgintza, Parketxea, Zidorzaletasuna, Artzain Eskola, etab.
Saiakera poetiko-literarioa da liburua, edota “ibilian ikusitakoen oharrak” generokoa, berak sarreran deitzen duen bezala; behinola Migel Unamunok edota Armando Palacio Valdés nobelistak idatzitakoen ildotik, Arantzazura egindako bisita kontatuz. Arantzazu kantatu duten euskal poeta eta idazle modernoen aipu ugari dakar gainera liburuak: B. Gandiaga, S. Mitxelena, G. Aresti, F. Juaristi, B. Atxaga, J. Azurmendi, J. Intxausti.
Bi atal ditu obrak, sarrerako ohar mamitsuen ondoren:
- I. Iradokizun batzuk gorakoan
- II. Arantzazu azken 50 urteotan
Itzulpena: Paulo Agirrebaltzategi